“HAURRAK DOLU PROZESUAN” GURASOENTZAT HITZALDI-TAILERRA IKASTOLAK ANTOLATUTA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko mai. 31a, 17:19

Datorren asteazkenean, ekainak 6, arratsaldeko 17:00etan Ikastolako aretoan, “Haurrak dolu prozesuan” gurasoentzako hitzaldi-tailerra emango du Aingeru Oiartzabalek. Hitzaldi-tailerraren helburua Heriotza batean aurrean, dolu prozesuan dauden guztien erritmoa eta beharrak ezagutzeak, dolu osasuntsu bat egon dadin bermatzea da.

Aingeru Oiartzabal Rivera, Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologian lizentziatua (2002-2007) da. Bartzelonako Isep institutuan Psikologia Klinikoan eta Osasun Psikologian egindako masterra (2012-2013) eta Bartzelonako IPIR institutuan, Dolua, Trauma eta Galeren masterrak ditu (2014-2016). Bere esperientzian oinarrituta, gai nagusi baten inguruko prebentzioa eta sentsibilizazioa garatzea ezinbestekoa da: Dolu prozesua. 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide