NESKAK ERE FUTBOL JOKALARI APARTAK. AINHOA MATEOS ETA NAIARA IRURETAGOIENA IKASTOLAN!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko mai. 15a, 09:13

Aurreko astean Imanol Agirretxe etorri bazen Ikastolara, oraingoan Ainhoa Mateos, Errealeko jokalari ohia eta Naiara Iruretagoiena, Zarauzko jokalaria, maiatzaren 11n ikastolan izan ziren, beraien esperientzia eta bizipenak gurekin partekatzen.

Eta nola ez, amaieran ikasleei sinadurak egin zizkieten beraien beso, kamiseta eta papertxoetan.
Mila esker, Ainhoa eta Naiara Iruretagoiena!
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide