IKASTOLAKO 5. MAILAKO NESKAK TXAPELDUNAK!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Gaur Zarautzen jokatu diren hondartzako futboleko finaletan Ikastolako 5. mailako neskak, Orioko 51 taldea, txapeldunak izan dira. Jokalari onenaren saria Irati Friasi eman diote.

Sari banaketan Errealeko entrenatzaile oriotarra eta Ikastolako gurasoa den Imanol Alguacilek eman die txapeldunaren garaikurra eta elkarrekin argazki polita atera dute.
ZORIONAK NESKAK ETA AUPA ORIOKO HERRI IKASTOLA!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide