GURASOAK GELAN: HARRIJASOTZAILEAK IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko mar. 23a, 12:16

Gure gelako Goiatz Galarraga harrijasotzen ibiltzen da bere aitarekin eta bisita egin zigun atzo.

Aimarrek harri ezberdinekin erakustaldia egin zigun eta Goiatzek berak ere 15 kiloko harria jaso zuen. Bere ahizpa Uxuek ere 5 kilokoa jaso zuen. Bittor ere jarri zuen lanean Aimarrek (dena esan behar bada, ez zen kapaz izan 50kg harria sorbaldara igotzeko. Bittor, mendi gutxiago eta pesa gehiago!)
 
Giro bikaina izan genuen! Eskerrik asko, Aimar!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide