SAHARAREN ALDEKO JANARI BILKETA IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Urtero bezala, Ikastolan Sahararen aldeko janari bilketa egin zen.

LH 6. mailako ikasleek lan bikaina egin dute aurtengoan ere, gelaz gela aritu baitira Saharako egoera azaltzen beste ikaskideei. Eta ondoren beraiek izan dira geletatik kaxak bildu eta Orioko Saharako elkarteari kotxeetan kargatzen lagundu dutenak. Bejondeizuela!

Bukatzeko, beste behin Ikastolako gurasoak, ikasleak, irakasleak eta oriotarrak zoriondu eta eskertu erakutsi duten elkartasuna eta eskuzabaltasunagatik. Mila esker!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide