IKASTOLAK EUSKAL OHITURA BERRITU ZUEN IGANDE ARRATSALDEZ

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Ikastolako ikasle, guraso eta irakasle talde handia elkartu ginen euskal ohitura berritzera, urtero bezala, kalez kale koplaka arituz.

LH 6. mailako ikasleak koplaka aritu ziren Ikastola aurrean, kultur etxean, Sarasua aurrean, musika eskolan, Pilliku plazan, Ibai-ondoko plazan eta herriko plazan. Beraiekin batera Iñaki Gurrutxaga eta Xabier Sukia Errikotxiako bertsolariak eta ikastolako gurasoak, eta Ikastolako irakasleak ere animatu ziren kopla batzuk botatzera, Karlos eta Zigor.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide