IGANDEAN IKASTOLA SANTAESKEAN ATERAKO DA KANTARI

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Urtero bezala, datorren OTSAILAREN 4an, igandearekin eta Santa Ageda bezperan, Ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak kalez kale aterako gara santaeskean kantari. Euskal tradizioko egun garrantzitsu honi jarraipena eman eta gure kulturaren transmisioa egiteko, ohar honen bidez, bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu HERRITAR GUZTIOI, denok elkarrekin Santa Ageda bezperako koplak abestu ditzagun.


• Eguna: otsailaren 4a, igandea
• Irteera ordua: arratsaldeko 17:45ean
• Lekua: Ikastola aurreko plaza

Eta ez ahaztu, euskal tradizioan ohikoak diren jantziez apainduta etortzea!

ANIMATU ETA ETORRI!


EUSKAL HERRIAN OHITURA ON HAU
HAINBAT URTIAN GORDEA
GUK BERPIZTU BEHARKO GENDUKE HAU
EUSKALDUN ONAK BAGARA


Oharra: eguraldi txarra egiten badu, pergolan eta ondoren herriko plazan abestuko dugu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide