ORIOTIK RWUANDARA ELKARTASUN LAGUNTZA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko abe. 12a, 10:00

Urtero gabonetan ikastolako DBH 4. mailako ikasleek antolatzen duten tonbola solidariotik ateratako diruarekin, gabon-eskean Ikastola eta Zaragueta abesten ateratakoarekin eta Lazkaoko Ikastolarekin batera, guztira 6.500€-ko txekea eman zitzaien Rwuandako Gihara herrian dauden Muganzako ikastoletarako. Albistearekin batera doan argazkian txekea nola eman zitzaien ikusten da.

Aurten ere tonbola solidarioa antolatzen ari dira DBH 4. mailakoak eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egiten zaie eta aldi berean, eskerrak eman Rwuandakoei emandako elkartasun laguntzagatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide