ERREFUXIATUEN ALDEKO KANPAINA IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Greziako errefuxiatuen aldeko kanpaina egin da Ikastolan.

DBH 3ko ikasleek Salvamento Maritimokoekin egin zuten saioaren ondoren, ikastolako beste ikaskideei errefuxiatu hauen egoera nolakoa den, zein diren beraien beharrak eta kontzientziazio kanpaina martxan jarri zuten.
Ondoren elikagaien bilketari ekin zitzaion Ikastolan eta gelaz gela kaxak jarri ziren produktuak biltzeko. Kanpaina arrakastatsua izan da eta beste behin Ikastolako kideek elkartasunerako duten borondatea erakutsi diate.
Mila esker lagundu duzuen guztioi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide