EUSKARAREN EGUNA IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko abe. 1a, 14:47

Abenduaren 3an izango den arren, Ikastolan gaur ospatu dugu Euskararen Eguna.

DBHko ikasleek txikienei antzerkitxoak egin dizkiete, LHkoak herri-kiroletan aritu dira, HHkoak Esperientzi Eskolakoekin talo tailerrean... Eta goiz erdian Argitxoren bixita izan dute, Euskararen Iratxoa Ikastolara etorri da, bere kriseilu eta guzti.

Euskararen Eguneko pregoia irakurri dute gela guztietan eta arratsaldean euskararekin lotutako tailer ezberdinak egingo dituzte.

Harri murri zapero

Bero-bero-bero

DENAK egin EUSKARAZ

ORAIN eta GERO!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide