Errefuxiatuei nola laguntzen dieten azaldu dute ikasleen aurrean, Ikastolako aretoan egin den saioan: mediterraneo itsasoan barku baten bidez, gomazko txalupen barruan noraezean dabiltzan ehunka errefuxiatu jasotzen dituzte astero. Horretaz gain, janaria, arropa eta oinarrizko produktuak biltzen dituzte herriz herri eta ondoren errefuxiatuen kanpamenduetara eramaten dituzte.
Saioan zehar ikasleei azaldu diete baita ere, bakoitzak zer egin dezakeen laguntzeko, nola izan daitekeen solidarioa errefuxiatuekin. Saio interesgarria eta aberatsa izan da DBH 3ko gazteentzat.