IKASTOLAKO DBHko IKASLEAK AZTERKOSTAN

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Ikasturtero bezala, Ikastolako DBHko ikasleak Orioko ibai eta itsas-bazterrak aztertzen aritu ziren AZTERKOSTA programaren barruan.

Uren analisia, sedimentuak, flora, fauna, laborategiko lana... hori guztia egiten dute ikasleek AZTERKOSTA programaren barruan. Errioaren ertzean katiuskak jantzi eta itsas-behera aprobetxatuz, laginak hartzera hurbildu ziren ikasleak. Ondoren, lagin hauek Ikastolako laborategira eraman eta aztertu egin zituzten. Orioko Curriculuma garatzeko jarduerak dira baita ere, ikasleen hurbileko ingurumenak duen garrantzia, eboluzioa, iraunkortasuna eta transmisioa lantzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide