Ikastolako DBH 2koak mintzagramen arduradun

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko mai. 29a, 10:28

HIZPRO taldeak bi urtetik behin, etapa ezberdinetako maila batzuetan, mintzagramak egin ohi ditu; baina, aurten, lan hori DBHko 2. mailako ikasleen esku utzi dute. Hori horrela, DBH 2. mailako neska-mutilak gela ezberdinetatik pasa ziren, ikasleei galdetegiak betetzen laguntza emateko.

Ondoren jasotako datu guztiak, informatikoki prozesatu, mintzagaramak eraiki eta ondorioak atera dituzte. Lana amaitzean, grafikoak eta ondorioak tutoreen eskura jarriko dituzte, eure egunerokotasunean kontuan har ditzaten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide