HIZPRO taldeak euskararen erabilerari eta jarrerei buruzko galdetegia prestatu zuten HH 5ko ikasleek on-line erantzun zezaten, eta DBH 3ko neska-mutilen baliabide pertsonal eta teknologikoak jarri zizkieten eskura galdetegi horiek erantzuteko. Lana burutu ahal izateko haurrak, euren tutoreekin, DBHko eraikinera etorri ziren. Egin beharrekoak amaitu eta gero, gazteek lagundu zieten txikitxoei euren eskola-gunera.