2015ean, hezkuntza arloko hainbat eragile Tabakaleratik deituak izan ginen lan talde bat sortu eta hausnarketa prozesu bat abian jartzeko , bi urtez aritu dena lanean.
Dinamika hau 2015ko azarotik 2017ko maiatza bitartean bildu da eta 2017ko maiatzaren 5ean izan du azken ekimena.
Prozesuak lau fase izan ditu:
a) 2015eko azarotik 2016ko otsailera: STEM ekimenen topaketa eta kontrastea.
b) 2016ko martxotik 2016ko ekainera: Ikaskuntza eta bisibilizazioa.
c) 2016ko iraletik 2017ko martxora: Praktika onak biltzea
d) 2017ko martxotik 2017ko azarora: Egindako lana jaso eta zabaltzea. 80 irakaslek eman zuten izena azken eguneko ekimenean.
Orioko Herri Ikastola dinamika honen parte izan da hasiera hasieratik, teknologia mintegiko kideen eskutik. Bilera ordu asko izan dira, non gure esperientzia partekatzera gonbidatuak izan gara. Eta ondoren, maiatzak 5eko topaketatan, bi ekimenetan hartu genuen parte:
a) Goizeko hitzaldien saioan.
b) Arratsaldeko tailerretan: Orioko Herri Ikastolak "programazioari beldurra" izenbuko tailera gidatu zuen, non Ikastolako ikasleak, bere esperientzia gaiontzeko partaideei zabaldu zieten.
Prozesu honen emaitzak "Ikasgelatik laborategira" izenburuko liburuan jaso dira.