LIBURUAREN EGUNA IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko api. 28a, 13:28

Apirilaren 23an izan zen Liburuaren Nazioarteko Eguna, baina Ikastolan aste guztian aritu gara egun honen harira ekimenak egiten:

- LH 6. mailako ikasleek HH 2 eta 3 urtekoei ipuinak irakurri dizkiete.

- LH 6. mailako ikasleek HHko ikasleei ipuinak antzeztu dizkiete.

- LH 5. mailako ikasleek LH 1 eta 2. mailakoekin ipuinak irakurri dituzte.

- LH 3 eta 4 mailakoek HH 4 eta 5 urtekoekin ipuinak irakurri dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide