IKASTOLAKO HH 4 eta 5 URTEKOAK BEHI TARTEAN

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Ikastolako HH 4 eta 5 urteko ikasleak Nafarroako Etxeberri herrira irteera egin zuten, bertan esnegintza produkzioa nola egiten den ezagutzeko Lacturale enpresan.

Lacturaleren ustiategietako bateko nabeetan, siloetan, hozte-ontzietan eta bestelakoetan barrena, esneak egiten duen bideari jarraituko zioten urratsez urrats, sortzen den unetik beretik, esnea kontsumitzen den unera bitartean. Behiak ikusten, behiei janaria ematen, usain sarkorraz bromak egiten... ederki pasa zuten Ikastolako txikiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide