ORIOKO HERRI IKASTOLAK KORRIKAKO 2 KILOMETRO EGINGO DITU

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

ORIOKO HERRI IKASTOLAK KORRIKAKO 2 KILOMETRO EGINGO DITU BIHAR GOIZALDEAN Lehenengo Kilometroa herriko plaza inguruan hartuko dute Ikastolako langileek, denek batera erositako kilometroa, eta herriari itzulia egin ondoren Ikastolako gurasoei pasako diete testigua herriko plazan berriz ere. Ikastolako gurasoek Arin eta Enbileraino eramango dute lekukoa han Txurrumuski eta Gaztelekukoei emateko. Arratsaldean 15:15ean Ikastolako ikasleek Korrika-txikian parte hartuko dute eskolako ikasleekin batera. Animatu eta goazen denok batera KORRIKA egitera. IKA IKA IKA, KORRIKA!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide