Euskal ohiturari eutsiz Ikastola

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

EUSKAL OHITURARI EUTSIZ eta EGURALDI TXARRARI AURRE EGINEZ, IKASTOLA SANTAESKEAN Larunbatean, Santa Ageda bezperan, Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak, santa eskean atera ziren abesten. Lehenengo geldiunea Ikastolako pergolan egin zuten eta bertan LH 6. mailako ikasleak, Xabier Sukia eta Egoitz Eizagirre (Errikotxia Bertso Elkartekoak eta ikasle-ohiak) aritu ziren koplak kantatzen. Ondoren herriko plazara joan ziren eta han ere santaeskeko abestiak kantatu ondoren, koplaz kopla aritu ziren LH 6.-ko neska-mutilak, Sukia, Eizagirre eta baita Karlos Larrañegi irakaslea ere! Giro ederra sortu zen, eguraldi txarrari aurre eginez!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide