Zorionak euskararen eguneko bideo lehiaketako irabazleei

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko aza. 30a, 09:34

Euskararen Nazioarteko Eguna datorrela eta, Ikastolako EUSKHITZ –Euskararen aldeko ikasle taldea– eta HIZPRO –Hizkuntz Proiektu taldea– taldeek bideo lehiaketa antolatu dute euskaren erabilera sustatze aldera eta euskararen alde egin duten eragile eta ekimen ezberdinenak ezagutarazte aldera.

Guztira 16 bideo aurkeztu dira eta hauek dira irabazleak:

1. saria: Manex Dorronsoro, Alex Mujika, Niko Iriondo eta Iker Santamaria. Stupeflix filmarekin.

2. saria: Alex Agirre, Luda Davidenko eta Edith Uranga. Euskararen eguneko bideoarekin.

3. saria: Nahia Altuna, Xabier Ibarguren, Aimar Irastorza, Eneko Mujika eta Elene Ostolaza. Gazte berritzaileak filmarekin.

Sari banaketa ostiralean jolas ordu inguruan izango da.

Hiru sari banatuko dira: 

1. saria: antzerki baterako sarrerak eta afaritxoa Haize Berrin.

2. saria: afaritxoa Haize Berrin

3. saria: paddle-erako sarrera

Bideoak ikusteko:

http://www.oriokoikastola.eus/node/413

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide