Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak, aldiz, irailaren 12an hasiko dira, astelehenarekin. Haur eta Lehen Hezkuntza 1 eta 2. mailakoak goizeko 09:00etan eta Lehen Hezkuntza 3, 4, 5 eta 6 mailakoak goizeko 08:30ean. Ikasle hauek bi astez arituko dira goizez eguerdiko 12:30 arte, eta irailaren 26tik aurrera goiz eta arratsaldez hasiko dira.
Guztira 773 ikasle hasiko dira Orioko Herri Ikastolan, 67 irakasle, 11 langile eta 485 familia.