Hiru etapetako ikasleak aritu dira elkarlanean: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHkoak. Batzuk belar txarrak kenduz eta landatuz, besteak hesia barnizatuz... Ikusi besterik ez dago lurra mimatuz gero nolako barazkiak ematen dituen Ikastolako baratzak!
Ikasleekin landu dira garaiko eta bertako produktuen produkzioa eta kontsumoa, nola sukaldatu, zein ezaugarri dituzten, elikadura osasuntsua izateko zein beharrezkoak diren eta gainera geuk sortuak!
Bejondeizuela!
Argazki gehiago: https://www.facebook.com/orioko.ikastola/posts/1025936474122976?pnref=story
edo beste lotura honetan: http://www.oriokoikastola.eus/node/399