IKASTOLAKO JANGELAN TXEF ARTEAN PROGRAMA
Otsailaren erdian LH 5. mailako ikasleak eta gurasoak aritu ziren Basque Culinary Centerreko sukaldariekin sukaldaritza ikastaroak egiten. Eta oraingo honetan jangelan geratzen diren ikasleak aritu dira "Txef artean" programaren bidez, janaria prestatzen. Horretarako hain gustuko duten pasta tailerra egin dute eta amaitu ondoren guztiek izan dute beraien diplomatxoa.
Hemendik aurrera gurasoek mauka ederra izango dute, seme-alabek prestatuko baidizkiete menu goxo-goxoak etxean. On egin!
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide