SEGUROS BILBAOko TXIRRINDULARIAK IKASTOLAN
Atzo Orioko Herri Ikastolan izan ginen. Bizikletaren gorabeherak kontatzearen truke sekulako indarra eman ziguten txikienek Bidasoako Itzulirako! Orion Ikusiko gara bihar!
Ikasleek idatzitakoa: "Gure gelako Mikel eta Alex Barrancoren aita Seguros Bilbao txirrindulari taldeko zuzendaria da eta atzo arratsaldean bisitan etorri zitzaizkigun. Bizikleta ezberdinak erakutsi zizkiguten:
pistako bizikleta, erlojupekoa, mendikoa... bakoitzak Seguros Bilbao taldera nola etorri zen
ere kontatu zigun. Hemen aita eta ama gabe bizi dira eta pixka bat gogorra egiten zaiela ere
aipatu ziguten. Eta badakizue zer? benetan gustokoa den zerbait bilatzen dugunean, orduak
konturatu gabe pasako zaizkigula esan ziguten eta lan asko asko eginaz gure ametsak
lortuko ditugula ere bai!"
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide