IKASTOLAKO IKASLEEK BALEAREN EGUNERAKO SAREAK SALGAI

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko api. 28a, 11:27

Aurten balearen eguna ospatuko dugu, eta dakizuenez, azken urteetako ohiturak jarraituz, balkoiak sarez apainduko ditugu itsaso eta arrantza mundua gogorarazteko, arrantzaleek egindako lana onestearekin batera. Horregatik, DBH3-ko ikasleok sarea salgai jartzea erabaki dugu, irabazitako dirua Ikas-Bidaiarako gordez. Sare salmenta ikastolako plazoletan izango da, hilaren 25tik aurrera, astelehenetik ostegunera, arratsaldeko 16:45etatik 17:30ak aldera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide