Ikastolako gurasoek aste honetan 4 guraso-eskola izango dituzte:
- Apirilaren 27an, asteazkenarekin, LH 1, 2 eta 3. mailako guraso-eskolaren 3. saioa, arratsaldeko 16:45etik 18:45era eta "Gure seme-alabak parekidetasunean heztea" gaia izango dute hizpide, Harremanitzeko Clara Wolfram-en gidaritzapean.
- Apirilaren 28an, ostegunarekin, LH 4, 5 eta 6. mailako guraso-eskolaren 3. saioa, arratsaldeko 16:45etik 18:45era; gaia: "Seme-alabei nola lagundu tratu onez harremantzen"; gidaria: Harremanitzeko Clara Wolfram.
- Apirilaren 28an, ostegunarekin, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, Haur Hezkuntzako guraso-eskolaren (2. taldea)4. saioa izango da eta “Ihesa. Beldurra. Lehenengo eskola zailtasunak ” gaia landuko dute Ikastolako HHko orientatzailea den Mireia Centenok dinamizatuta.
- Apirilaren 30ean, larunbatarekin, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Haur Hezkuntzako guraso-eskolaren (3. taldea) 4. saioa izango da eta “Ihesa. Beldurra. Lehenengo eskola zailtasunak” gaia landuko dute Ikastolako HHko orientatzailea den Mireia Centenok dinamizatuta.
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide