Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko api. 19a, 15:26

APIRILAREN 21ean OHIKO BATZAR NAGUSIA Ostegunean Orioko Herri Ikastola, Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR NAGUSIA izango da, arratsaldeko 19:00etan, Ikastolako aretoan.

Ondorengo gai-zerrenda izango da:

1. 2012-2016 Plan Estrategikoaren balorazioaren berri ematea.

2. 2015. urteko ekitaldiaren diru-kontuak onartzea, hala badagokio.

a) Galdu-irabaziak eta Egoera Balantzea.

b) Ikastolaren egoera ekonomikoaren berri ematea.

c) Kanpoko auditoriaren txostena eta Zaingo Batzordearen oniritziaren berri ematea.

d) Ikastolako beka sistema propioan emaitzak eta proposamenaren berri ematea.

3. 2016-2020Plan Estrategikoaren ildo-ardatz nagusien berri ematea.

4. 2016. urteko ekitaldiaren aurrekontua eta 2016-2017 ikasturteko kuota berriak onartzea, hala badagokio.

5. DBHko ordutegi aldaketa onartzea, hala badagokio.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide