Hori dela eta, gaurko egunean, martxoaren 14ean, kalera irten gara hau aztertzeko. Hiru zelaitan banderatxoak jarri ondoren laranjak zabor inorganikoa identifikatzeko eta urdinak, berriz, txakur kaken alboan) konturatu gara uste baino zakar gehiago dagoela herriko zelaietan eta batez ere txakur kakak direla ugarienak. Kasu erreal bat erakustearren kiroldegi pareko zelaian jarri ditugun banderatxoak kontatu
ditugu. Bertan, 88 banderatxo urdin eta 31 laranja daude. Ekintza honen bidez, gure herriari zelai eta kaleetan zenbat zabor dagoen erakutsi nahi diogu eta batez ere txakurra dugunok hauen kaka jaso behar dugula.
Hau errazteko, udaleko arduradunei txakur kakak botatzeko zakarrontzi bereziak jar ditzaten eskatzen diegu.
Gure lana kontuan izango duzuelakoan, aldez aurretik eskerrak emanez,
Ikastolako LH6ko ikasleak.