Elikadurak pertsona baten osasunean eragin handia du. Osasunaren Mundu Erakundeak esaten du osasuna mehatxatzen duten hamar arrazoi nagusienen artean, bost elikadurarekin loturik daudela.
Frogatua dago, famili bat nola elikatzen den zuzenki erlazionatua dagoela sukaldatzearekin. Sukaldatzea janariarekin gozatzeko eta elikadura osasungarriagoa izateko bidea da, aldi berean herri baten kultura eta ekonomian eragina du.
Sukaldatzen duen gizarte batek elikagaiez disfrutatzen du, sasoiko elikagaiak erosten ditu, oso produktu industrializatu gutxi kontsumitzen ditu eta elikadura orekatu eta osasungarriagoa dauka. Funtsezkoa da sukaldeak elikaduraren etorkizunean izango duen ekarpena indartzea.
SUKALDARITZA TAILERRAREN EDUKIA IKASLEENTZAT, ASTEARTETIK OSTIRALERA
IKASKETA MAILA: LH 5
Menu erraz bat prestatuko da sasoiaren arabera.
Sukaldean diharduten bitartean eta sukaldean aritzea ardatza izanik ondorengo edukia landuko dira:
GURASOENTZAT Tailerra:
LH 5. mailako ikasleen gurasoak.
Alegia, aurretik haurrek egingo dute tailerra eta egun berean, ondoren, guraso eta irakasleek, edo ikastolako gurasoei zabalduta.
IRAUPENA: 2 ORDU, 17:00-19:00
Taldeka janaria prestatuko dute.