GABONETARAKO IKASTOLAK ANTOLATUTAKO EKINTZAK:

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2015ko abe. 18a, 09:01

- Mari Domingi: Abenduaren 22an, arratsaldez, Ikastolara etorriko da Olentzeroren laguntzailea eskutitzak jasotzera. HH-2, 3, 4, 5, LH-1 eta 2. mailetako ikasleekin arituko da.

- Mari Domingi: Abenduaren 22an, arratsaldez, Ikastolara etorriko da Olentzeroren laguntzailea eskutitzak jasotzera. HH-2, 3, 4, 5, LH-1 eta 2. mailetako ikasleekin arituko da.
- Abenduaren 23an, goizez, DBHko ikasleak miniolinpiadetan arituko dira; azken orduko lehiak ikasle eta irakasleen artean izango dira. LHko ikasleek jolasak egingo dituzte.
- Gabon eskea: Abenduaren 24an, goizeko 11etan, kalez kale abesten ibiliko gara bi ikastetxeetako HH eta LHko ikasleak, gurasoak eta irakasleak.
DBHko ikasleak goizeko 10etan aterako dira Gabon kantak abestera, eta zaharren egoitzara bisita egingo dute.
- Tonbola: abenduaren 24an, DBH-4. mailako ikasleek elkartasun-tonbola jarriko dute udaletxeko plazan; bertan biltzen den diruaren erdia Ruandara bidaliko da, eta beste erdia ikasketa bidaiarako izango da.
- Gaztaina jana, eta estalpe, euskal-jantzi eta Gabonetako abestien lehiaketa: Abenduaren 27an, arratsaldean, Talaimendik antolatuta, Ikastolako pergolan gabon abesti, euskal-jantzi eta estalpeen lehiaketa izango da; ondoren, Ikastolak antolatuta, gaztaina erreak banatuko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide