LH 1. mailatik hasi eta LH 3. mailaraino ikastolako ikasleek Gurutze Gorriko sorosleen aholkuak jaso dituzte egunotan. Asteazkenean ikastolara etorri ziren sorosleak eta bertan hondartzan ikasleek kontuan hartu behar dituzten aholkuak eman zizkieten: banderen koloreek zer adierazten duten, olatuak daudenean zer hartu behar duten kontuan, sorosleei laguntza noiz eskatu behar zaien... Ostegunean ikasleak hondartzara bertara joan ziren eta han bertan jaso zituzten aholkuak.