SAHARARAKO LAGUNTZA IKASTOLAN Gaur bildu ditugu S

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2015ko urt. 30a, 13:27

SAHARARAKO LAGUNTZA IKASTOLAN Gaur bildu ditugu Sahararako janari eta ikasketa materialak Ikastolan. LH 6. mailako ikasleak aritu dira gelaz gela kaxak biltzen, ikastolako guraso, ikasle eta herritarrek ekarritako arroza, lenteja, azukre, atun lata... eta abarrak txukun txukun biltzen. Arduradunen hitzetan, urtero legez, Ikastolan kilo pila bildu dira, Ikastolako partaide guztien eskuzabaltasun eta elkartasunari esker. Beraz, lerro hauen bidez gure eskerrik beroenak guztiei, bejondeizuela!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide