Bost urtetik behin Orioko herriak 1901eko maiatzaren 14garren egun hura gogora ekartzen du. Ospakizunetan, bost txalupak Kantauri itsasoko azken balea nola harrapatu zuten irudikatzen dute. 2001ean egin zen lehen aldiz; geroztik, beste bitan ospatu da: 2005ean eta 2011n. Hurrengo ospakizuna bi urte barru izango da, 2016an.
Egun horretan herri osoa antzoki bihurtzen da eta oriotarrek 1901eko giroa eta gertaerak antzezten dituzte, festa-giro alaian. Herriak oso ondo erantzuten dio festari, eta gaurkoan ospatzea egokitzen ez dagoen arren, herritar guztiek gogoan duten eguna da.
Euskal Herrian baleak maiz ikusten ziren, hortaz, euskal arrantzaleek izaten zuten balea harrapatzeko aukera. XVI. mendean Euskal Herriko arrantzaleak trebeak ziren bale-arrantzan, eta tartean, baziren oriotarrak. Baina mende hori atzean utzita egin ziren oriotarrak eta balea ezagunak, 1901an. Benito Lertxundiren abestiak dioen bezala, 1901eko maiatzaren 14an harrapatu baitzuten oriotar arrantzaleek Kantauri
itsasoko azken balea.
Balea gaixorik zegoen eta Orioko hondartzara hurbildu zen. Arrantzaleek, arpoia eta dinamita erabiltzen, harrapatu egin zuten. Garai hartan jada desagertuta zegoen bale-harrapaketa lanbide bezala, baita balearen salmenta merkatua ere. Hortaz, hasiera batean, erakusketarako erabiltzen zuten eta turismorako erakarpen nagusi bilakatu zen.
- Benito Lertxundiren Balearen bertsoak abestia
- EITBko Kresala saioak Balearen egunaren harira egindako erreportajea