Udazkena bitartean Kalakan taldearen kontzertua izango da azkena. Ikasturteari errepasoa eginez hamalau emanaldi egin dira guztira urritik maiatzera, Orion Bizi-Bizi egitasmoaren barruan guztiak: Urko Menaia kantaria, Uhats taldea, Xabier Lizaso eta Andoni Egañaren emanaldia, Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa, Aktibo Toxikoa antzerkia, Jon Plazaola eta Barry Barrez bakarrizketak, Pako Aristiren hitzaldia, Arrutiko Intxaurrak, Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta izan dira gabon aurretik. Ondoren Joseba Tapiaren Tximela, Ta Orain zer? antzerkia, Niko Etxart kantariaren saioa, Laburbira film laburren zirkuitua, Orioko Bandaren emanaldia plazan, Amaren Alabak eta Igelaren banda taldeak pasa dira. Guztira 1800 ikus-entzule inguru izan dira eta 11.500 euro inguruko aurrekontua izan du programazio osoak. Emanaldietan 80-140 lagunen bueltan ibiltzen dira batazbeste.