Arkaitzerrekara martxa

Erraustegiak ehundaka arrain hil zituela gogorarazteko martxa. 

Urtebete pasa da Gipuzkoako Erraustegiak amoniakoa isuri zuenetik arkaitzerrekara eta ehundaka arrai hilda agertu zirenetik. Pasarte triste hau gogora ekarriz eta Erraustegia osasunaren aurkakoa dela gogoraraziz, Usurbildik eta Zubietatik martxa bat antolatu da igande honetarako. 11:00etan izango da elkartzeko ordua bi puntutan: Zubietako plazan eta Usurbilgo frontoian. Irriparra berreskuratuk bertan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide