Jokin Bellido txapeldun Zarauzko VIII. Herri Lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Gaur, goizeko 11.00etan izan da Zarauzko VIII. Herri Lasterketa. Zarauzko Lege Zaharren enparantzan  hasi eta amaitu den 8,65 kilometroko proba egin dute bertaratu diren korrikalariek. Horien artean, Orioko Kamal Ziani Atletismo Klubeko Jokin Bellido, Kamal Ziani eta Imanol Bellido izan ditugu protagonista nagusiak. 

Gaur, goizeko 11.00etan jokatu da "A 3 el kilometro" Zarauzko Elkarteak antolatutako Zarauzko VIII. Herri Lasterketa. Eta Jokin Bellido, Orioko Kamal Ziani klubeko korrikalaria izan da irabazlea, 0:28:06 denborarekin. Kamal Ziani, berriz, bigarren geratu da 0:29:25 denbora eginez eta Imanol Bellidok bosgarren postua eskuratu du 0:30:16 denborarekin. 

Beraz, asteburu bikaina oraingoan ere, Orioko Kamal Ziani Atletismo Klubeko korrikalarientzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide