Itxaso Manzanasek zilarrezko domina lortu du Euskadiko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Itxaso Manzanas, eskuinean, dominarekin, bere klubeko kide bat ondoan duela. (Utzitakoa)

Oriotar gaztea 44 kiloz azpiko kadete mailan lehiatu da asteburuan Oiartzunen (Gipuzkoa) egin duten txapelketan. 

Itxaso Manzanas judoka oriotarrak zilarrezko domina lortu du Euskadiko Txapelketan, bere kategorian, hau da, 44 kiloz azpiko kadete mailan. Txapelketa Oiartzunen (Gipuzkoa) jokatu zuen Lizardi klubeko gazteak.

Dominak irabazi eta irabazi dabil oriotarra; egun batzuk lehenago, izan ere, Urnietan (Gipuzkoa) bera nagusitu zen Gipuzkoako Txapelketan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide