Itxaso Manzanas txapeldun kadete mailako Euskadiko Judo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Larunbatean 15:00etatik aurrera jokatu zen Euskadiko kadete mailako judo lehia Gasteizen, eta bertan parte hartu zuen judoka oriotarrak.

Larunbat arratsaldean jokatu zen kadete mailako Euskadiko Judo Txapelketa Gasteizko Arriaga kiroldegian, eta Itxaso Manzanas oriotarrak, Zarauzko Lizardi Judo Klubaren izenean, urrezko domina eskuratu zuen, F-44 kilo nesken kategorian.

Bestalde, Itxasok apirilaren 26an eta 27an Huescan jokatuko den Eskolarteko Espainiako Judo Txapelketan parte hartuko du. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide