Alberto Rebollok zilarrezko domina bat eta brontzezko bi eskuratu ditu Atletismo Egokituaren Espainiako Txapelketa Absolutoan

Joan den asteburuan, ekainaren 15 eta 16an, jokatu zen Atletismo Egokituaren Espainiako Txapelketa Absolutoa Alcobendasen, Madrilen, eta bertan parte hartu zuen Alberto Rebollo oriotarrak.

Alberto Rebollok (Kemen Kirol Elkartea), ekainaren 15ean,  larunbatean, T-46 mailan, 200 metroko lasterketan, hirugarren postua lortu zuen, 28:26 denbora eginez.

Igandean, berriz, bigarren postua eskuratu zuen 400 metroko lasterketan, 1:06.09 denbora markatuta, eta 100 metroko lasterketan hirugarren geratu zen, 14:17 denborarekin.

Gainera, igandean, Albertok ezkerreko hankako izkiotibiala minduta zeukan, eta hala eta guztiz ere, parte hartu eta zilarrezko eta brontzezko dominak ekarri zituen etxera.

Zorionak Alberto!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide