Xabat Elortzak zilarrezko domina lortu du Euskadiko Atletismo Txapelketa Absolutoan

Xabat Elortza, ezkerrean, podiumean.

Joan den asteburuan jokatu da Euskadiko Atletismo Senior Txapelketa Durangoko (Bizkaia) Landako pistan, eta Orioko Kamel Ziani atletismo taldeko korrikalariek bertan parte hartu zuten.

Euskadiko Atletismo Senior Txapelketa Durangoko (Bizkaia) Landako pistan jokatu da pasa den asteburuan, eta Orioko Kamel Ziani atletismo taldeko korrikalariek bertan parte hartu dute. Xabat Elortzak bigarren postua eskuratu zuen 3000 metro-oztopo lasterketan, 9:34 denbora eginez. Lucia Paradak, berriz, 400 metroko lasterketan parte hartu zuen 58:11 denbora eginez. Hartara, uztailean Malagan jokatuko den Espainiako Atletismo Txapelketan parte hartzeko beharrezko gutxienezko denbora lortu zuen.

Bestalde, Jokin Bellidok 1.500 metroko proban parte hartu zuen 4:04 denbora markatuta eta Aitor Iturraldek minutu bat eta 56 segundotan amaitu zuen 800 metroko lasterketa. Ibai Agirrezabalek, berriz, 200 eta 400 metroko lasterketetan parte hartu zuen, denbora politak lortuz.

Eta, azkenik, ekainaren 18an Bilboko Meeting-ean, Martin Iriondok 1.500 metroko lasterketan parte hartu zuen 3:55 denbora eginez.

Zorionak guztiei!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide