Joseba Torresek brontzezko domina lortu du Euskadiko Atletismo Txapelketa Absolutoan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Larunbatean jokatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa Absolutoa Durangoko (Bizkaia) Landako pistan.

Joseba Torres oriotarrak (Erreala) hirugarren postua lortu zuen lau metroko pertiga-jauziarekin, bere marka pertsonala hobetuz, bide batez.

Aurreko astean, berriz, Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen, orduan ere kategoria absolutoan, 3,85 metroko pertiga jauziarekin.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide