Pasa den larunbatean, ekainaren 8an, Anoetako pista irekian, Gipuzkoako Atletismo Txapelketa jokatu zen eta Lucia Paradak (Kamel Ziani A.T.) bigarren postua lortu zuen 400 metroko lasterketan, 58:75 denbora eginez.
Igandean, berriz, 12:15etan, Anoetako pista irekian, Gipuzkoako Atletismo Txapelketa Absolutoan izan ziren Sunhai Huegun, Aitor Iturralde eta Ibai Agirrezabal (Kamel Ziani A.T.). Huegunek bigarren postua eskuratu zuen 800 metroko lasterketan, 1:55.36 denbora eginez eta Iturralde, berriz, seigarren iritsi zen helmugara, 1:57.28 denbora markatuta.
Bestalde, Agirrezabalek bigarren postua lortu zuen 200 metroko lasterketan, 23:76 denbora eginez.