Elaia Lasartek laugarren postua lortu du Gipuzkoako Atletismo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Elaia Lasarte, Julene Iturrioz, Djiara Ndao eta Xare Elortza protagonista izan genituen, igandean, Anoetan, 600 metroko lasterketan eta 4x300 errelebo-frogan. 

Pasa den igandean, ekainaren 9an, eguerdiko 12:30ean, Anoetako pista irekian, Gipuzkoako Atletismo Txapelketan izan ziren Lasarte, Iturrioz, Ndao eta Elortza (Kamel Ziani A.T). 600 metroko lasterketan Elaia Lasartek laugarren postua lortu zuen, 1:52.26 denbora markatuta. Julene Iturriotz bosgarren geratu zen 1:53,58 denbora eginez. Djiara Ndao, berriz, seigarren iritsi zen 2:01,63 denbora lortuz eta Xare Elortzak 2:04,13 segundutan amaitu zuen lasterketa, zazpigarren postua bereganatuz.

Eguerdiko 13:25etan, Elortzak,Lasartek, Ndaok  eta Iturriotzek osatutako laukoteak 4x300 metroko errelebo-lasterketan parte hartu zuen 3:24,59 denbora eginez eta, bidebatez, zoztzigarren postua eskuratuz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide