Orioko Kamel Ziani Atletismo taldeko korrikalariak parte hartze libreko Atletismo Txapelketan izan dira, Donostian

Ezkerretik hasta, Xare Elortza, Djiara Ndao, Julene Iturriotz eta Elaia Lasarte. (Utzitakoa)

Orioko Atletismo Taldeko kideak protagonista izan genituen asteburuan, eta emaitza politak lortu zituzten.

Pasa den asteburuan, maiatzaren 18an, arratsaldez Anoetako pista irekian izan ziren Orioko Atletismo Taldeko hainbat kide parte hartze libreko probetan.  Eta denborak honako hauek izan ziren:

                -100 metro: Ibai Agirrezabal (11:39) eta Asier Basurko (12:19)

                -200 metro: Ibai Agirrezabal (23:05) eta Asier Basurko (25:08)

                -600 metro: Julene Iturriotz (1:51;03), Elaia Lasarte (1:53;67) eta Djiara Ndao (1:53;96)

                -800 metro: Naroa Azkue (2:28) eta Unai Azcue (2:08)

                -3000 metro: Martin Iriondo (8:29)

Bestalde, pasa den ostiralean, maiatzaren 17an, Aitor Iturralde eta Sunhai Uhegun, Iruñeako Larrabide estadioan aritu ziren korrika ondorengo emaitzak lortuz:

                -800 metro: Aitor Iturralde (1:56;37) eta Sunhai Uhegun (1:56;67)

Eta azkenik, pasa den larunbatean, Lucia Parada oriotarra Errealarekin izan zen Gasteizen, Ligako jardunaldian,  eta 400 metroko lasterketa 59 segundotan burutu zuen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide