Irailaren 16tik 22ra bigarren eskuko azoka izango da Orion. Mugikortasunarekin lotura duten materialak aurkitu ahal izango dituzue bertan: bizikletak, kaskoak, patineteak, patinak, haurrak garraiatzeko motxilak, trizikloak...
Beraz, etxean alferrik dituzuen materialak saltzeko aukera izango duzue –salneurria norberak jarri beharko du– eta behar duzuenak erostekoa.
Azoka irailaren 16an egingo da Herriko plazan.
- Arratsaldean, 17:00tatik 17:30tara salgai jarriko den materiala uzteko tarte bat egongo da.
- Ondoren, 17:30tatik 20:00tara jasotako materiala salgai jarriko da.
- Azkenik, 20:00tatik 20:30tara saldu ez den materiala jasotzeko tartea izango da.
Antolakuntzak gogorarazten du saldu ez den materiala jaso egin beharko duela jabeak, Herrio Natur taldea ez dela material horrekin geldituko.
Bizikletaren oinarrizko mantenuaren tailerra
Aurten, berrikuntza moduan, bizikletaren oinarrizko mantenuaren inguruko tailer txiki bat eskeiniko da. Tailerra 18:30tatik aurrera izango da. Doakoa bada ere 10 urtetik gora eduki behar da bertan parte hartzeko.
Aukera ederra gauzei berrerabilpen bat emateko!
Animatu eta hasi sotoak eta trastelekuak miatzen!
Herrio Natur Taldea