Hegazkinak berriz Motondon?

Erabiltzailearen aurpegia Herrio Natur Taldea 2016ko mar. 15a, 13:03

Club Moskitok berriz ere Motondon aireontzi praktikak egin nahi ditu eta martxoaren 6an bilera irekia deitu zuten horretarako. Babestutako gunean bateragarriak ez diren ekintzak sustatzea gaitzesten dugu

Eusko Jaurlaritzak Motondon aeromodelismoa debekatu arren (http://karkara.eus/komunitatea/Herrionaturtaldea/1454002277159), “Club Aeromodelismo Moskito R.C.” delakoak, bertan, aeromodelismo eta droneak gidatzen ikasteko jarduerak egin nahi dituela adierazi berri du http://www.moskitorc.com/phpBB3/viewtopic.php?f=2&t=1660. Horretarako martxoaren 6rako bilera irekia deitu zuten eta adierazi “lege hutsuneak” bilatuko dituztela beraien jarduerekin jarraitzeko.

Orioko udalak udazkenean eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren Natura eta Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzari aireontzi eta droneen erabilera baimena eta aplikagarri den araudiaren arteko bateragarritasun txostena. Zuzendaritza hori da Motondo itxituran eskumena duena eta txostenean argi azaltzen zen aireontzi eta droneen erabilera ez dela bateragarria Motondoko araudiarekin.

Udalak, udazkenetik bi baimen eskaera jaso ditu: “Club Aeromodelismo Moskito R.C.”k eta Hezkuntza zentru batek eginikoak. Txostena kontutan izanik, bi eskaerari ezezkoa eman dio. Gainera, udaltzaingoari kontu eman dio horrelako jarduerak ikusiz gero dagozkion neurriak har ditzan.

Motondon debekatuta dauden aktibitaterik ez dugu onartuko. Babesa eta lehengoratzea dira helburu bakar. Aireontziak eta droneak ez dira bateragarriak Motondorako dauden helburuekin. Erabat gaitzesten dugu “Club Aeromodelismo Moskito R.C.” bere oharrean azaltzen duen "hutsune legalak" bilatze nahia.

Orain eta beti #motondobizirik #aioabioiak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide