Azaroak 11 ditu gaur, San Martin eguna da, oraindik falta dira egun batzuk Gabonak iristeko, baina Orioko Udala hasi da jai horietarako prestaketa lanekin. Gaur goizean, esaterako, Gabonetako argiak jarri dituzte udal brigadako langileek Kale Nagusian, Piliku plazan eta inguruetan. Garabiaren laguntzarekin aritu dira, ohi bezala.
Herriko beste txoko batzuk apaintzen ere ari dira, esaterako, hondartzara bideko biribilgunea.