Basurde koskorra agertu da hilik errioan, arranpla ondoan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Basurde koskorra, gaur 16:30 aldera, errioan, arranpla ondoan. (Onintza Lete Arrieta)

Gipuzkoako Foru Aldundiak du eskumena, eta hango teknikariak jakinaren gainean daudela jakinarazi dio Orioko Udaltzaingoak hedabide honi.

Itsasbeherak ezohiko irudia utzi du agerian gaur arratsaldean errioan, arranplatik metro gutxira: basurde koskor baten hilotza. Eguerdi partean jada ikusi dutela azaldu dute herritar batzuek, eta Orioko Udaltzaingoak, berriz, hedabide honi baieztatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak jakinaren gainean daudela. Izan ere, erakunde horrek du animalia handik ateratzeko eskumena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide