Non dago autobideko zubia? Eta Txurruka? Non daude hondartzako etxebizitzak eta txiringitoak?... Atzo bezala, gaur goizean ere lanbroak estali ditu herriko hainbat txoko errio eta hondartza inguruan, eta irudi eder eta ameslariak utzi ditu.
(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta)