'Adinberri' saioan izan da Juan Angel Garmendia 'Xarpas'

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Juan Angel Garmendia 'Xarpas', 'Adinberri' saioko azken atalean. (ETB1)

Osasun fisiko eta mentala sustatzen ditu Iñigo Vicensek gidatzen duen saioak, eta adineko pertsonei zuzenduta dago. Azkenengo atalean arraunlari oriotarra izan du kolaboratzaile gisa.

Iñigo Vicensek aurkezten duen ETB1eko Adinberri saioan izan da Juan Angel Garmendia Xarpas. Osasun fisiko eta mentala sustatzen ditu saioak, eta adineko pertsonei zuzenduta dago. Zahartze osasuntsu eta aktiboa bermatzeko helburuarekin, Vincensek ariketa fisikoaz gain, mindfulness, medikuntza eta elikadurari buruzko gaiak jorratzen ditu, eta azken saioan arraunlari oriotarra izan du kolaboratzaile gisa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide